Es | Eu
Ikusi spot-a

Zer da WiFi-a Oporretan?

Oporrak ondo pasatzeko dira, eta WiFi-a laguntzaile ona da une batzuetan. Horregatik, pentsatu dugu lagungarria izan daitekeela doan eskaintzea hilabeterako WiFi-a Oporretan, zure mugikorrean erabil dezazun edo ingurukoekin WiFi moduan partekatu dezazun zure pintxoarekin edo MiFi-arekin.

Oporretan noiz zoazen esan besterik ez duzu, eta guk gehituko dizkizugu doako 30 GB gehigarri horiek. Hilabete osoa behar ez baduzu, 15 eguneko bi denbora-tarte aukeratu ditzakezu, eta 15 GB gehigarri aktibatuko dizkizugu denbora-tarte bakoitzerako. Adibidez, WiFi-a Oporretan udan eta Aste Santuan erabil dezakezu.

Gainera, WiFi-a Oporretan zerbitzua ez da uneko sustapen bat, eta urtero aktibatu ahal izango duzu. Eta hori, Internet etxean izateagatik bakarrik.

30 GB

Honela funtzionatzen du

WiFi-a Oporretan zerbitzua ingurukoekin partekatu dezakezu MiFi baten edo pintxo baten bidez, edo zuzenean zure smartphonearen bidez. Eta, nahiago baduzu, 30 GB gehigarri horiek mugikorreko linea batean erabil ditzakezu inorekin WiFi bidez partekatu beharrik gabe.

Smartphonea

Smartphonea

Erabili zure smartphonea, WiFi-a Oporretan senitartekoekin eta lagunekin partekatzeko.

Info gehiago

Aprobetxatu zure smartphonea WiFi sarbide bihurtzeko eta, hala, WiFi-a Oporretan senitartekoen eta lagunekin partekatzeko. Bilatu aukera hauetakoren bat mugikorrean: “Konexioa partekatzea” edo “Internet eta WiFi eremua partekatzea”. Ezin errazagoa.

Mugikorrean konfiguratu besterik ez duzu egin behar. Oso erraza da; ikusi hemen, pausoz pauso, nola egin egin behar den Android edo Apple telefonoetarako.

Gomendioa: entxufatua eduki smartphonea WiFi eremua aktibatua daukazunean, zenbat eta pertsona gehiago konektatu lehenago kontsumitzen baita bateria.

Eta zalantzarik baldin baduzu, #LagundukoDizugu. Sare sozialetan, @euskaltel gara.

Mifi

MiFi

Zenbait smartphone, ordenagailu eramangarri edo tableta WiFi-a Oporretan zerbitzura konektatu nahi badituzu, MiFi-a duzu soluzioa, 30 gailu batera konektatzeko aukera emango baitizu.

Info gehiago

Euskaltelek azken belaunaldiko 4G MiFi-a eskaintzen dizu 59 €-ko ordainketa bakarra eginda. Nahiago baduzu, epeka ordaindu dezakezu 24 hilean 2,5 €/hil bakarrik ordainduta.

Tamaina ezin egokiagoa du —esku-ahurrean kabitzen da—, eta ikusiko duzu zein erraza den erabiltzen. Nahikoa duzu botoi bat sakatzea, unean bertan WiFi sare bat sortzeko: ordenagailu eramangarria, tableta, eBook-a eta beste hainbat gailu konektatu ahal izango dituzu; guztira 30 gailu aldi berean.

Erosotasuna nahi baduzu eta WiFi publikoen moteltasuna amorragarria egiten bazaizu, ez izan zalantzarik, eta eskuratu MiFi bat. Tamainaz txikia da, konexio-abiadura handia du eta guztiz fidagarria da; horregatik, aukerarik onena da zure maletan edo motxilan eramateko, oporretan nahiz urteko edozein unetan.

Ondo iruditzen zaizu? Bada, ez itxaron gehiago. Hemendik aurrera, bidaiatu eta konektatu edonondik eta nahi duzunean zure Euskaltel MiFi-arekin. Eta zalantzarik baldin baduzu, #LagundukoDizugu. Sare sozialetan, @euskaltel gara.

Portatila

PCa + Eramangarria

Ordenagailu eramangarria WiFi-a Oporretan zerbitzura konektatu nahi baduzu, erabili 4G pintxo bat.

Info gehiago

Euskaltelek azken belaunaldiko 4G pintxoak eskaintzen dizkizu 59 €-ko ordainketa bakarra eginda.

Oporretan zaudela zure argazkirik onenak Internetera igo nahi badituzu edo beste hotel bat bilatu nahi baduzu aukeratutakoa gustatzen ez zaizulako, eta ordenagailu eramangarriaren bidez egin nahi baduzu, Euskaltelen 4G pintxoarekin edonora eraman dezakezu WiFi-a eta zure ordenagailuarekin konektatu, edonon zaudela ere.

Ordenagailuan pendrive bat sartzea bezain erraza da. Eta zalantzarik baldin baduzu, #LagundukoDizugu. Sare sozialetan, @euskaltel gara.

Nola aktibatu dezaket WiFi-a Oporretan?

Internet dut etxean

Aukera bi dituzu:

Aktibatu zure WiFi-a Oporretan Bezeroaren Gunean:

Aktibatu zure WiFi-a

Edo, nahiago baduzu, gure aplikazioan. Oraindik ez baldin baduzu, deskargatu lehenbailehen!

Informazio gehiagorako, ikusi bideo hau.

Ez dut Internetik etxean

Deitu 1717 zenbakira, eta zer aukera dituzun azalduko dizugu.

Oraindik ez naiz bezeroa

Zalantzarik bai?

Zer behar dut WiFi-a Oporretan erabiltzeko?

Nahikoa duzu mugikorreko edo Interneteko bezero izatea (40 megako edo gehiagoko abiadura).

Zenbat datu ditut WiFi-a Oporretan aktibatzen dudanean?

WiFi-a Oporretan aktibatzen duzun aldi oro 15 GB dituzu, hurrengo 15 egunetan erabiltzeko.

Noiz erabil dezaket WiFi-a Oporretan?

Inork baino hobeto dakizu zuk noiz dituzun oporrak; hori dela eta, urtean 2 aldiz erabil dezakezu WiFi-a Oporretan, hobekien datorkizunean, eta erabat doan. Ez du nahitaez udan izan behar ;)

Bakar-bakarrik kontuan izan behar duzu datu horiek sustapenekoak eta doan direnez ezin dituzula erabili atzerrira bidaiatzen duzunean.

30 GB-ak gastatu baldin baditut, gehiago eskatu dezaket?

Berriro ere beste WiFi-a Oporretan aukeraren 30 GB doan edukitzeko, urtea amaitu arte itxaron behar duzu. Urtarrilaren 1etik aurrera, berriro erabilgarri izango dituzu, nahi duzunean aktibatzeko.

Baina pixka bat errazagoa gerta dakizun, WiFi-a Oporretan aukeraren 30 GB-ak agortzen zaizkizunean, hiru bonu esklusibo izango dituzu zuretzat, prezio oso lehiakorrean:

  • 3 egun, 5 €-an, datuetarako 5 GB-ekin
  • 15 egun, 15 €-an, datuetarako 15 GB-ekin
  • 30 egun, 25 €-an, datuetarako 50 GB-ekin
Gaur bertan Internet etxean kontratatzen badut, WiFi-A Oporretan izango dut uda honetan?

Bai, noski! Zerbitzu guztiak martxan dituzun unean bertan eskatu ahal izango duzu WiFi-a Oporretan zure mugikorreko lineetan.

Guay-Fi oporrak